Zarautzen kontra ariko da Saskilagunak taldea
Bihar 20:00etan Zarautzen kontra lehiatuko da Hirugarren Mailako Saskilagunak, Antonianos kiroldegian. Kantxara dena ematera atera beharko dute oiartzuarrek, izan ere, sailkapeneko azkenak dira eta sei puntu besterik ez dituzte. Gazteen A taldeak Santo...
Bihar 20:00etan Zarautzen kontra lehiatuko da Hirugarren Mailako Saskilagunak, Antonianos kiroldegian. Kantxara dena ematera atera beharko dute oiartzuarrek, izan ere, sailkapeneko azkenak dira eta sei puntu besterik ez dituzte. Gazteen A taldeak Santo Tomas Lizeoaren kontra jokatuko du bihar, 12:00etan, Donostian. Liderrak dira oiartzuarrak. B taldeak Erroibide Irun izango du aurrean, bihar 20:00etan, Azken Portun. Bosgarrena da taldea.