Julen Mujika eta Intza Oxandabaratz arratsaldean eramango dituzte epailearengana
Intza Oxandabaratz eta Julen Mujika sanjuandarra asteartean Frantziako Poliziak Donibane Garazin atzemandako bi lagunak arratsaldean eramango dituzte epailearengana, Parisen. Baionatik, Bordelera (Frantzia) eta ondotik Parisera eraman zituzten herenegu...
Intza Oxandabaratz eta Julen Mujika sanjuandarra asteartean Frantziako Poliziak Donibane Garazin atzemandako bi lagunak arratsaldean eramango dituzte epailearengana, Parisen. Baionatik, Bordelera (Frantzia) eta ondotik Parisera eraman zituzten herenegun. ETAren ustezko zulo batekin lotu dituzte, Laurence Levert epaileak aginduta.
Polizia operazioaz geroztik, gauero elkarretaratzeak ari ira egiten Donibanen. Besteak beste, ezker abertzaleak, ABk eta Segik salatu dute operazioa.
Oxandabaratzen, Mujikaren eta Josu Esparzaren atxiloketak salatzeko manifestazioa egingo dute bihar Donibane Garazin, Aterabide politikoa orain, errepresioari stop! lelopean, 15:30ean, herriko etxetik abiatuta.