Haize bolada bortitzen eta olatu handien ondorioz, portua itxita dago
Bokalearen kanpoaldean bi merkantzia ontzi daude, porturatzeko zain, eta portu berrian, berriz, sei ontzi, egoera noiz baretuko, itsasoratzeko. Atoiontzietako arduradunek egoera onera itzuli bitartean portua itxita jarraituko duela iragarri dute. Jasotako datuen arabera, 128,1 kilometro orduko haize-ufadak neurtu dituzte Jaizkibelen, eta 105,2 kilometro ordukoak Portuan. Itsasoak, bestalde, zakar jarraitzen du, eta arratsalderako, marea gorarekin batera, zazpi metrora arteko olatuak izan d¡daitezkeela ohartarazi dute. Hori dela eta, kostaldean erne ibiltzeko eskatu dute.