Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketako finala du EPLEk gaur, Zegaman
Gaur arratsaldean Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute EPLEko Donibane Zangitu eta Antton Aranburuk Añorgaren kontra. Partida 19:00etan hasiko da, Zegamako pilotalekuan. EPLEk jakinarazi duenez, finala gogorra izango da Añorgak...
Gaur arratsaldean Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute EPLEko Donibane Zangitu eta Antton Aranburuk Añorgaren kontra. Partida 19:00etan hasiko da, Zegamako pilotalekuan. EPLEk jakinarazi duenez, finala gogorra izango da Añorgak ere maila handia erakutsi duelako txapelketan.
Honakoak dira EPLEk asteburuan dituen beste partidak: kadeteetan, Ahetze Arzallus eta Ander Mariñelarena Azkoitiaren kontra ariko dira (gaur, 21:15ean, Fanderian); trinketean, Antton Aranburuk (EPLE 2) Hernani 3 izango du aurrean (bihar, 13:15ean Gaskan), eta Aitor Odriozolak (EPLE 1), Loiolatarra (bihar, 13:15ean, Artalekun).