Errenteriako Bilduk euskal presoen eskubideak errespetatzeko eskatu du
Errenteriako Bilduk ere bat egin du euskal presoen eskubideak errespetatzeko eskaerarekin. Hala, Gernikako Akordioan zehaztu bezala, dispertsioarekin amaitzeko, preso guztiak Euskal Herrira ekartzeko, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eta zigorra beteta daukatenak ere askatzeko eskatu du. Horrez gain, urtarrilaren 7an euskal preso politikoen alde egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin die herritar guztiei, eta baita herrian egingo diren mobilizazioetan ere. Gaur, hain zuzen, 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute Bilduko kideek udaletxearen aurrean. ETAk borroka armatua behin betiko uzteko hartutako erabakiaren ondoren, “bake bidera eramateko aukera mahai gainean” jarri duela adierazi du Errenteriako Bilduk. Ildo horretatik, normalizazio politikorako bidean eman beharreko urratsetan, euskal preso politikoen eskubideen errespetua bermatu behar dela esan du, Gernikako Akordioaren ildoari jarraituz. Haatik, Errenteriako Bilduren arabera, ez dute egoera berriaren tamainako urratsik eman “ez Madrilek ezta Parisek ere”, eta presoen dispertsioak “bere horretan” jarraitzen du: “Hamarnaka euskal presok Parot doktrina-ren ondorioz, hil arteko zigorra betetzen jarraitzen dute; gaixotasun larriekin dauden hainbat presok baldintza kaskarretan jarraitzen dute”. Horrenbestez, egoera hori errotik aldatzea eta atzerapenik gabeko urratsak ematea ezinbestekotzat jo du Bilduk. Presoak Euskal Herriratzeaz eta gaixo daudenak eta zigorra beteta daukatenak askatzeaz gain, Gernikako Akordioko beste eskaera batzuk ere gogorarazi ditu: epaituak izateko zain dauden preso prebentiboak behin-behinean [...]
Errenteriako Bilduk ere bat egin du euskal presoen eskubideak errespetatzeko eskaerarekin. Hala, Gernikako Akordioan zehaztu bezala, dispertsioarekin amaitzeko, preso guztiak Euskal Herrira ekartzeko, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eta zigorra beteta daukatenak ere askatzeko eskatu du.
Horrez gain, urtarrilaren 7an euskal preso politikoen alde egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin die herritar guztiei, eta baita herrian egingo diren mobilizazioetan ere. Gaur, hain zuzen, 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute Bilduko kideek udaletxearen aurrean.
ETAk borroka armatua behin betiko uzteko hartutako erabakiaren ondoren, “bake bidera eramateko aukera mahai gainean” jarri duela adierazi du Errenteriako Bilduk. Ildo horretatik, normalizazio politikorako bidean eman beharreko urratsetan, euskal preso politikoen eskubideen errespetua bermatu behar dela esan du, Gernikako Akordioaren ildoari jarraituz.
Haatik, Errenteriako Bilduren arabera, ez dute egoera berriaren tamainako urratsik eman “ez Madrilek ezta Parisek ere”, eta presoen dispertsioak “bere horretan” jarraitzen du: “Hamarnaka euskal presok Parot doktrina-ren ondorioz, hil arteko zigorra betetzen jarraitzen dute; gaixotasun larriekin dauden hainbat presok baldintza kaskarretan jarraitzen dute”.
Horrenbestez, egoera hori errotik aldatzea eta atzerapenik gabeko urratsak ematea ezinbestekotzat jo du Bilduk.
Presoak Euskal Herriratzeaz eta gaixo daudenak eta zigorra beteta daukatenak askatzeaz gain, Gernikako Akordioko beste eskaera batzuk ere gogorarazi ditu: epaituak izateko zain dauden preso prebentiboak behin-behinean askatzea, legeak jasotzen duen espetxe onurak aplikatzea, eta zigorra betetzeko muga berrogei urtetan ezartzen duen legedia indargabetzea.