Erditze aurreko eta ondorengo ondorioei aurre egiteko eskolak
Udal Kirol Patronatuak antolatuta, erditze aurretik eta ondoren izaten diren arazoei aurre egiteko ikastarok egingo dituzte Galtzarabordako kiroldegian. Erditze ondorengo saioetan, erditutakoan sor daitezkeen ondorio kaltegarrien balorazioa eta tratame...
Udal Kirol Patronatuak antolatuta, erditze aurretik eta ondoren izaten diren arazoei aurre egiteko ikastarok egingo dituzte Galtzarabordako kiroldegian.
Erditze ondorengo saioetan, erditutakoan sor daitezkeen ondorio kaltegarrien balorazioa eta tratamendua egingo dute. Ikastaroa erditu berri duten emakume guztiei zuzenduta dago, batik bat zoru pelbikoa eta abdominalak landu ditzaten. Horretarako, ariketa abdominal hipopresiboak egingo dituzte. Horiek honako helburu hauek lortzen lagunduko diete: sabeleko giharrak indartu, zoru pelbikoa indartu, norberaren posizio orokorra landu…
Zortzi saioko ikastaroa
Ikastaro osoa zortzi saiokoa da, eta 120 euro balio du kirol patronatuko bazkideentzat. Gainontzekoek 150 euro ordaindu beharko dituzte.
Erditze aurreko prestaketan, berriz, haurdunaldiko hirugarren hilabetetik aurrera parte har daiteke. Bertan, hardunaldiko garai horretarako egokiak diren ariketa fisikoak egingo dituzte. Asmoa da horiek eginez erditzera egoera fisiko hobean iristea eta erditu ondoren azkarrago errekuperatzea.
Ikastaroak sei orduko iraupena izango du, eta bertan parte hartzeko izena eman beharko da aurretik. Kirol Patronatuko bazkide direnek 50 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek, 60 euro.
Bi ikastaroak Olatz Oliveri kiroldegiko fisioteraupeutak emango ditu.
Izena emateko Galtzarabordako Udal Kiroldegira zuzendu behar dute interesdunek, hara bertara azalduta, edo telefonoz 943 44 96 90 zenbakira deituta.