EATeko atletak Anoetan izango dira bihar, eta etzi, Hondarribian
Errenteria Atletismo Taldeko (EAT) atletak gelditu gabe dabiltza. Pasa den astean Gazte Mailako atletak Donostiako Anoetan 800 metroko proban eta luzera jauzian aritu ondoren, bihar, berriro Anoetan izango dira, baina oraingoan federatuak. Etzi, berriz...
Errenteria Atletismo Taldeko (EAT) atletak gelditu gabe dabiltza. Pasa den astean Gazte Mailako atletak Donostiako Anoetan 800 metroko proban eta luzera jauzian aritu ondoren, bihar, berriro Anoetan izango dira, baina oraingoan federatuak. Etzi, berriz, Hondarribian ariko dira benjaminak, alebinak eta haurrak.
Pasa den asteburuko emaitzei dagokionez, 800 metrotan Igor Arrietak 02.21ko denbora egin zuen, Patxi Llanok 02.23 eta Xabier Solisek 02.27. Luzera jauzian, berriz, Jon Lopezek 5,33 metroko jauzia egin zuen lehenik, eta gero, sei zentimetrotan hobetu zuen jauzi hori.