Atsedenaren ondoren, hamargarren jardunaldia
Areto futbolean, Oiartzunek, atsedenaren ondoren, Gure Txokoaren kontra jokatuko du bihar 17:15ean, Berako Toki Ona kiroldegian. Lider jarraitzen dute oiartzuarrek, eta bigarrenari lau puntu ateratzen dizkiote. Power Rangersek Zarautzen kontra jokatuko...
Areto futbolean, Oiartzunek, atsedenaren ondoren, Gure Txokoaren kontra jokatuko du bihar 17:15ean, Berako Toki Ona kiroldegian. Lider jarraitzen dute oiartzuarrek, eta bigarrenari lau puntu ateratzen dizkiote. Power Rangersek Zarautzen kontra jokatuko du gaur, 20:30ean, Elorsoron. Zortzigarrenak dira oiartzuarrak. DPO Baobabek, gaur jokatuko du IDK Elektronikaren kontra, 21:30ean, Donibaneko kiroldegian. Zortzigarrena da taldea.