Antxoko Zaharren Tokiko irisgarritasuna hobetzeko eskatuko du PSE-EEk
Igogailua jar dezatela, edo ile-apaindegia, podologia eta masajeetarako zerbitzuak beheko solairura lekualdatzea eskatuko dio PSE-EEk Gobernu Taldeari, mozioa bidez. Hala iragarri berri du taldeko bozeramaile Izaskun Gomezek. “Asko dira Udalak es...
Igogailua jar dezatela, edo ile-apaindegia, podologia eta masajeetarako zerbitzuak beheko solairura lekualdatzea eskatuko dio PSE-EEk Gobernu Taldeari, mozioa bidez. Hala iragarri berri du taldeko bozeramaile Izaskun Gomezek. “Asko dira Udalak eskaintzen dituen zerbitzu hauen erabilpenaz gozatzen dute edadetu antxotarrak, baina erabiltzaile askok zailtasunak dituzte goiko pisuan dauden zerbitzuetara jotzeko. Erraza litzateke arazoa konpontzea, igogailua jarrita edota aipatu zerbitzuak beheko solairura lekualdatura”. Bi proposamen hauek gauzatzerik ez balego, PSE-EEk badu beste proposamena bat. Anbulatorioa Usozera lekualdatu behar dutenez, aipatu zerbitzuak anbulatorioaren egungo egoitzan kokatzea. Udalbatzarra hilaren 27an izango da, eta mozioa orduan eztabaidatuko dute.