‘Nagore’ filma proiektatuko dute Amaiako pantaila handian, bihar
Helena Taberna zuzendariaren Nagore dokumentala emango dute bihar, Amaia Kultur Zentroko auditorioan, 20:00etan hasita. Nagore Laffage gazte irundarraren heriotza lantzen du filmak. Duela bi aste eman zuten ere, Amaiako hitzaldi aretoan, Zinema Paradiso programaren barruan. Bihar, ordea, pantaila handian emango dute, auditorioan. Nagoreren amak, Asun Casasolak hartzen du parte, eta badira familiakoen, biktimaren lagunen testigantzak ere, eta, orobat, epaiketa-prozesuan inplikatutako alderdien (fiskala, bi aldeen abokatuak eta genero bortizkeriaren aurkako kolektiboen ordezkariak) ikuspuntuak, artxiboko materiala, krimenaren berreraikitze-irudiak akusatuarekin eta epaiketaren hainbat zatirekin.
Helena Taberna zuzendariaren Nagore dokumentala emango dute bihar, Amaia Kultur Zentroko auditorioan, 20:00etan hasita. Nagore Laffage gazte irundarraren heriotza lantzen du filmak. Duela bi aste eman zuten ere, Amaiako hitzaldi aretoan, Zinema Paradiso programaren barruan. Bihar, ordea, pantaila handian emango dute, auditorioan.
Nagoreren amak, Asun Casasolak hartzen du parte, eta badira familiakoen, biktimaren lagunen testigantzak ere, eta, orobat, epaiketa-prozesuan inplikatutako alderdien (fiskala, bi aldeen abokatuak eta genero bortizkeriaren aurkako kolektiboen ordezkariak) ikuspuntuak, artxiboko materiala, krimenaren berreraikitze-irudiak akusatuarekin eta epaiketaren hainbat zatirekin.

