Lezoko mapa toponimikoa aurkeztuko dute gaur arratsaldean
Lezoko mapa toponimiko berria aurkeztuko dute gaur arratsaldean udaletxeko pleno aretoan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da. Aurreko mapa toponimikoa orain dela hamabi urte egin zuten. Berritzeko arrazoiak 1999ko mapa toponimikoa berritzeko hainbat arrazoi...
Lezoko mapa toponimiko berria aurkeztuko dute gaur arratsaldean udaletxeko pleno aretoan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da.
Aurreko mapa toponimikoa orain dela hamabi urte egin zuten.
Berritzeko arrazoiak
1999ko mapa toponimikoa berritzeko hainbat arrazoi daudela uste du Lezoko Udalak. Hala, herriak berak jasan dituen aldaketak biltzea da horietako bat.
Horrez gain, maparen erabilera bultzatuko dute, eta Lezoko toponimiaren eraberritzea agertuko da mapa berrian.

