Iñaki Salvador eta Pirata De Cyne Reynan
Joaquin Sabina eta Joan Manuel Serrat ekarriko dituzte De Cyne Reynara. Bi musikariak, ordea, ez dira Errenteria-Oreretan izango, beste bi aurpegi ezagunek interpretatuko baitituzte euren abestiak: Iñaki Salvador eta Luis Mari Moreno Pirata-k. Gaur ga...
Joaquin Sabina eta Joan Manuel Serrat ekarriko dituzte De Cyne Reynara. Bi musikariak, ordea, ez dira Errenteria-Oreretan izango, beste bi aurpegi ezagunek interpretatuko baitituzte euren abestiak: Iñaki Salvador eta Luis Mari Moreno Pirata-k. Gaur gauean izango da kontzertua, 22:30etik aurrera gau erdira arte.
‘Sabinaserrateando’
Gabonak gainean direla eta, emanaldi berezia prestatu nahi izan dute Zumardiko tabernan, eta izen berezia jarri diote: Sabinaserrateando… que es gerundio.
Ohi bezala, sarrera doakoa izango da, eta horregatik, kontzertura joateko gonbidapena luzatu diete herritar guztiei.

