Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

GPuntuko finalaren atarian daude Alaia eta Jon Martin

Igande arratsaldean jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Donostiako Illunben Igandea. Abenduak 18. Donostiako Illunbe zezen plaza. Arratsaldea. 16:30ak. Aretoa jendez lepo, eta zortzi bertsolari taula gainean. Horietatik bi oiartzuarrak: Alaia eta Jon Martin anai-arrebak. Urruti zegoela zirudien arren, gainean dute GPuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Honako bertsolariak izango dituzte kontrario: Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre eta Agin Rezola. Hamabosna bertso puntuagarri izango du zortzikoteak, eta buruz burukoan beste hamaikana. Lan gogorra izango dute anai-arrebek. Bertsolari guztiek ederki merezitakoa dute finalerako txartela, baina hiru kontrariok oiartzuarrei lanak emango dizkietela uste dute bertso zaleek. Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu eta Aitor Sarriegi dira hiru bertsolari horiek. Hala ere, Martin anai-arrebak ere lanak ematera aterako dira taula gainera. Txapelketa hasi baino lehen entrenatzen ari dira biak, beste bertsolari batzuekin. Finala lehiatua izango da, beraz. Ezin jakin oraindik, ordea, nork jantziko duen txapela. Txapela hori zeinek emango duen, baina, argi dago. Laxaro Azkunek jarriko dio txapela 2011ko Gipuzkoako txapeldunari. Azkune, bertsolaritzan eskarmentu handiko gizona da. Irrati-esatari, bertsolari, gai-jartzaile, txapelketen antolatzaile… hainbat gauza egin ditu. Sarrerak, Internetez Finaleko sarrerak Internetez erosteko aukera zabaldu du Gpuntuko Antolakuntzak, bertsosarrerak.eu gunean. Aukera horrez gain, herrietako saltokietan ere geratzen diren sarrerak erosteko [...]

admin
Bidasoa
2011/12/15

Igande arratsaldean jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Donostiako Illunben

Igandea. Abenduak 18. Donostiako Illunbe zezen plaza. Arratsaldea. 16:30ak. Aretoa jendez lepo, eta zortzi bertsolari taula gainean. Horietatik bi oiartzuarrak: Alaia eta Jon Martin anai-arrebak. Urruti zegoela zirudien arren, gainean dute GPuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala.

Honako bertsolariak izango dituzte kontrario: Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre eta Agin Rezola. Hamabosna bertso puntuagarri izango du zortzikoteak, eta buruz burukoan beste hamaikana.

Lan gogorra izango dute anai-arrebek. Bertsolari guztiek ederki merezitakoa dute finalerako txartela, baina hiru kontrariok oiartzuarrei lanak emango dizkietela uste dute bertso zaleek. Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu eta Aitor Sarriegi dira hiru bertsolari horiek. Hala ere, Martin anai-arrebak ere lanak ematera aterako dira taula gainera. Txapelketa hasi baino lehen entrenatzen ari dira biak, beste bertsolari batzuekin.

Finala lehiatua izango da, beraz. Ezin jakin oraindik, ordea, nork jantziko duen txapela. Txapela hori zeinek emango duen, baina, argi dago. Laxaro Azkunek jarriko dio txapela 2011ko Gipuzkoako txapeldunari. Azkune, bertsolaritzan eskarmentu handiko gizona da. Irrati-esatari, bertsolari, gai-jartzaile, txapelketen antolatzaile… hainbat gauza egin ditu.

Sarrerak, Internetez
Finaleko sarrerak Internetez erosteko aukera zabaldu du Gpuntuko Antolakuntzak, bertsosarrerak.eu gunean. Aukera horrez gain, herrietako saltokietan ere geratzen diren sarrerak erosteko aukera izango da gaur arratsaldera arte.

Alaia eta Jon Martin

Alaia eta Jon Martin

Finalistak lagunen ahotik: Alaia Martini Jonek jarritako bertsoa

GPuntuaren webgunean (www.gpuntua.com) hainbat gai bildu dituzte finalaren harira, eta horrez gain, bertso-lagun batzuek besteei bertsoak jarri dizkiete. Hona Jon Martinek arrebari jarritakoa:

Jostunarenak dira
Alaiaren hatzak
ñabarduraz oparo
eta aberatsak.
Hitzak hitzari josiz
ideia aratzak
zetari emandako
puntada zehatzak…
berriz errenditu du
oihala orratzak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.