Gazte bat atxilotu dute adin txikiko bati lapurtu eta erasotu diolakoan
Ertzaintzak 20 urteko neska bat atxilotu du ustez adin txikiko bati bi aldiz erasotu eta lapurtzea egotzita. Ertzaintzaren arabera, ustezko erasotzailea 12, 13 eta 14 urteko hiru adin txikikoekin batera zegoen. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Fan...
Ertzaintzak 20 urteko neska bat atxilotu du ustez adin txikiko bati bi aldiz erasotu eta lapurtzea egotzita. Ertzaintzaren arabera, ustezko erasotzailea 12, 13 eta 14 urteko hiru adin txikikoekin batera zegoen.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Fanderian izan zen lehenengo erasoa pasa den asteartean. Neska beste bi adin txikiko auto batetik jaitsi ziren, eta ustez biktimari aurpegian jo eta diru zorroa lapurtu zioten.
Astelehenean, berriz, biktimari berriro erasotu zioten ustez pertsona berek, eta eurekin beste adin txikiko bat ere bazela adierazi du Herrizaingo Sailak. Egun horretan, Fanderian beharrean Oiartzungo Arragua auzoan izan zen erasoa, eta ostikoak eta kolpeak eman zizkiotela jakinarazi du Herrizaingo Sailak, emakumeak telefono mugikorra lapurtzen zion bitartean.
Asteazkenean atxilotu zuten 20 urteko neska.

