Gabon ekologikoen alde egiteko deia, Ingurumen Sailetik
Gainean daude Gabonak eta garai hauetan ohikoak baino erosketa gehiago egiten dituzte herritarrek. Iragarkietan bultzatzen duten eredua ingurumenarentzako «jasangaitza» dela salatzearekin batera, Errenteriako Udaleko Ingurumen Sailak hainbat gomendio eman dizkie herritarrei Gabon ekologikoagoak egite aldera. “Edozer erosi aurretik, beharrezkoa den eta ingurumenean izango dituen ondorioen gainean gogoeta egiteko eskatzen diegu herritarrei”, azaldu dute Ingurumen Sailetik. Energiaren kontsumoa, hondakinen murrizketa, Gabon opari eta Gabonetako zuhaitz eta apaingarrien gaineko aholkuak eman ditu udaleko sailak, jaiak modu “jasangarriagoan” ospatzeko. Energiaren kontsumoari dagokionez, kontsumoa murrizteko, autoaren ordez garraio publikoaren alde egiteko, etxetresna elektriko eraginkorrak erabiltzeko, kontsumo baxuko bonbilak erabiltzeko eta etxeetan berogailuak neurriz erabiltzeko eskatu diete herritarrei. Sortutako hondakinen gainean, berriz, datua eman du Ingurumen Sailak: “Eguneko kilo eta erdi zabor sortzen du herritar bakoitzak, eta Gabonetan, berriz, bi kilo sortzen ditu, eta azken horien erdia, bilgarriak da”. Horren harira, erabili eta botatzeko produktuak saihesteko, dendetan ematen dituzten plastikozko poltsen ordez oihalezkoak edo erosketa gurdiak erabiltzeko eskatu diete herritarrei: “Edukia erosi, eta ez ontzia”. Kontsumo «bidezkoagoa» egite aldera, jostailu “ezberdinak” erosteko proposatu dute: “Bertako artisauek egindakoak, ez sexistak eta ez belikoak izatea garrantzitsua da, baita sormena lantzen lagungarri izatea ere”. Neurri horiekin guztiekin herritarrek “diru gutxiago gastatzeaz gain”, Gabon ekologikoagoak izango dituztela nabarmendu du [...]
Gainean daude Gabonak eta garai hauetan ohikoak baino erosketa gehiago egiten dituzte herritarrek. Iragarkietan bultzatzen duten eredua ingurumenarentzako «jasangaitza» dela salatzearekin batera, Errenteriako Udaleko Ingurumen Sailak hainbat gomendio eman dizkie herritarrei Gabon ekologikoagoak egite aldera. “Edozer erosi aurretik, beharrezkoa den eta ingurumenean izango dituen ondorioen gainean gogoeta egiteko eskatzen diegu herritarrei”, azaldu dute Ingurumen Sailetik.
Energiaren kontsumoa, hondakinen murrizketa, Gabon opari eta Gabonetako zuhaitz eta apaingarrien gaineko aholkuak eman ditu udaleko sailak, jaiak modu “jasangarriagoan” ospatzeko. Energiaren kontsumoari dagokionez, kontsumoa murrizteko, autoaren ordez garraio publikoaren alde egiteko, etxetresna elektriko eraginkorrak erabiltzeko, kontsumo baxuko bonbilak erabiltzeko eta etxeetan berogailuak neurriz erabiltzeko eskatu diete herritarrei.
Sortutako hondakinen gainean, berriz, datua eman du Ingurumen Sailak: “Eguneko kilo eta erdi zabor sortzen du herritar bakoitzak, eta Gabonetan, berriz, bi kilo sortzen ditu, eta azken horien erdia, bilgarriak da”. Horren harira, erabili eta botatzeko produktuak saihesteko, dendetan ematen dituzten plastikozko poltsen ordez oihalezkoak edo erosketa gurdiak erabiltzeko eskatu diete herritarrei: “Edukia erosi, eta ez ontzia”. Kontsumo «bidezkoagoa» egite aldera, jostailu “ezberdinak” erosteko proposatu dute: “Bertako artisauek egindakoak, ez sexistak eta ez belikoak izatea garrantzitsua da, baita sormena lantzen lagungarri izatea ere”.
Neurri horiekin guztiekin herritarrek “diru gutxiago gastatzeaz gain”, Gabon ekologikoagoak izango dituztela nabarmendu du Errenteriako Udaleko Ingurumen Sailak.

