Euskal Herriaren partida eta pilota, irratian
Bi protagonista izango ditu gaur Joxe Migel Lopezen Kirolez blai! saioak, Oiartzun Irratian: Euskal Herriaren partida eta pilota. Esaiteko Martxel Toledo Euskal Herriko selekzioak hilaren 28an Tunisiaren kontra jokatuko duen partidaz ariko da. Pilotaz ...
Bi protagonista izango ditu gaur Joxe Migel Lopezen Kirolez blai! saioak, Oiartzun Irratian: Euskal Herriaren partida eta pilota. Esaiteko Martxel Toledo Euskal Herriko selekzioak hilaren 28an Tunisiaren kontra jokatuko duen partidaz ariko da. Pilotaz aritzeko, berriz, bi gonbidatu izango dira saioan: Euxebio Agirrezabala Oiarpe pilota taldeko kidea, eta Iker Getaria VIII. Xanisteban Eguneko Pala Txapelketaren antolatzailea. Saioan 13:15ean emango dute FM107an, eta 20:30ean errepikatu.

