Bizilagunen kritikiei erantzun egin die Higer Merkatarien Elkateak
San Pedro kalea autoentzako arratsaldetan irekitzeko erabakiak hainbat iritzi sortu ditu herrian. Gauzak horrela, eta erabaki horren gaineko azalpenak emateko, Higer Hondarribiko Merkatarien Elkarteak hedabideei bidalitako idatzian azaldu du kale hori arratsaldetan irekiz gero ez direla arazo guztiak konponduko, «baina neurriak lanen ondorio negatiboak arindu ditzake». Alkate honek ez du entzuten leloarekin Portu auzoko zenbait merkatarik egin zuten kanpaina eta gero, kritikak jaso dituzte merkatari horiek. Higerrek Matxin Artzu kaleko lanak egiten ari diren bitartean, arratsaldetan San Pedro kalea irekitzeko eskatu zuen, «baina kanpaina horrek ez zuen espreski kalea irekitzeko eskatzen. Informazio falta zegoela salatzen zuen». Hala, hasieran, udala kalea lanak bitartean zabaltzearen kontra agertu zela azaldu dute Higerrekoek, «udalaren arabera, herritarren iritzia eta hainbat ikerketa kontuan hartuz». Kanpainaren ondorioz, ordea, udalak iritzia aldatu zuela uste du Higerrek; «eta gainera, udalaren ikerketa horiek eta herritarren iritzien berririk ez dugu oraindik». Baina San Pedro kalea arratsaldetan irekita ere, Portuko zenbait bizilagunek horren aurkako iritzia azaldu dute. «Herritar horietako batzuk, gure merkatarien jarduera babestu baino, kritikatu egiten dute. Hiriak, kalitate eta kantitate aldetik, inoiz izan duen merkataritza aukera osoena du egun». Denon kalea Elkarteko kideek San Pedro kalea «hondarribitar guziena» dela uste dute, «baita merkatariena ere. Eta lanek iraun bitartean bertako merkataritza [...]
San Pedro kalea autoentzako arratsaldetan irekitzeko erabakiak hainbat iritzi sortu ditu herrian. Gauzak horrela, eta erabaki horren gaineko azalpenak emateko, Higer Hondarribiko Merkatarien Elkarteak hedabideei bidalitako idatzian azaldu du kale hori arratsaldetan irekiz gero ez direla arazo guztiak konponduko, «baina neurriak lanen ondorio negatiboak arindu ditzake».
Alkate honek ez du entzuten leloarekin Portu auzoko zenbait merkatarik egin zuten kanpaina eta gero, kritikak jaso dituzte merkatari horiek. Higerrek Matxin Artzu kaleko lanak egiten ari diren bitartean, arratsaldetan San Pedro kalea irekitzeko eskatu zuen, «baina kanpaina horrek ez zuen espreski kalea irekitzeko eskatzen. Informazio falta zegoela salatzen zuen».
Hala, hasieran, udala kalea lanak bitartean zabaltzearen kontra agertu zela azaldu dute Higerrekoek, «udalaren arabera, herritarren iritzia eta hainbat ikerketa kontuan hartuz». Kanpainaren ondorioz, ordea, udalak iritzia aldatu zuela uste du Higerrek; «eta gainera, udalaren ikerketa horiek eta herritarren iritzien berririk ez dugu oraindik».
Baina San Pedro kalea arratsaldetan irekita ere, Portuko zenbait bizilagunek horren aurkako iritzia azaldu dute. «Herritar horietako batzuk, gure merkatarien jarduera babestu baino, kritikatu egiten dute. Hiriak, kalitate eta kantitate aldetik, inoiz izan duen merkataritza aukera osoena du egun».
Denon kalea
Elkarteko kideek San Pedro kalea «hondarribitar guziena» dela uste dute, «baita merkatariena ere. Eta lanek iraun bitartean bertako merkataritza hobetzeko zerbitzua eskaini badaiteke, ondo egongo da neurri hori».
Higerrek Hondarribia Txartelarekin bertako dendetan erosteko gomendioa egin du.

