Urruntze agindua urratu duelakoan gizon bat atxilotu dute
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan ustez bikotearengana ez hurbiltzeko agindua urratzea leporatuta. Herrizaingo Sailaren arabera, emakume batek ertzainei deitu zien esanez bikotekideak urruntzeko agindua izan arren, bere etxean azald...
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan ustez bikotearengana ez hurbiltzeko agindua urratzea leporatuta. Herrizaingo Sailaren arabera, emakume batek ertzainei deitu zien esanez bikotekideak urruntzeko agindua izan arren, bere etxean azaldu zela. Gaineratu duenez, alde egiteko eskatu zion, baina ez zuen nahi izan, eta iraindu egin zuen. Ertzainek atxilotu egin zuten.