‘Retorna’ kanpaina zer den azalduko dute gaur Reinan
Ekologistak Martxan taldeak antolatuta, Retorna kanpainaren gaineko azalpenak emango dituzte gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, Reina aretoan. Hitzaldiaren izenburua Retorna, un paso más hacia el residuo cero. (Retorna, zero zaborrera pauso bat geh...
Ekologistak Martxan taldeak antolatuta, Retorna kanpainaren gaineko azalpenak emango dituzte gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, Reina aretoan. Hitzaldiaren izenburua Retorna, un paso más hacia el residuo cero. (Retorna, zero zaborrera pauso bat gehiago) da, eta bertan, Ekologistak Martxan eta Sagarrak taldeek parte hartuko dute.
Espainiako Estatuan sortutako egitasmoa da, eta edateko ontzien depositu eta itzulpen sistemak bultzatzen ditu. Ekologistak Martxanek azaldu duenez, sistema horren bidez, hamar ontzitik bederatzi berreskura daitezke. Egungo sistemak hamarretik hiru baino ez ditu berreskuratzen. Horrenbestez, sistema horrekin ontzien %90 baino gehiago birziklatuko litzateke, eta energia eta kutsadura murriztuko lirateke.
Beste onura batzuk ere badituela jakinarazi du talde ekologistak, hiriak, hondartzak eta bazterrak garbiago egongo bailirateke.
2011n zehar, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko honako erakunde sozialek kanpainara lotzea erabaki dute: talde ekologistak, Ekologistak Martxan, Sagarrak, Greenpeace eta Eguzki; kontsumitzaileen elkarteak, EKA eta Urkoa; sindikatuak CCOO, CGT, LAB, ESK, EILAS eta ELA; eta beste elkarteak, REAS, Emaus Gipuzkoa, Emaus Bizkaia, Rezikleta Koopera, Bilbao auzo elkarteen federazioa eta Bizizaleak kultur elkartea.