Julen Mujika sanjuandarra atxilotu dute Donibane Garazin
Julen Mujika sanjuandarra atxilotu du Frantziako Poliziak gaur goizean Donibane Garazin. Ihintza Oxandabaratzekin atxilotu dute, elkarrekin bizi diren etxebizitzan, Nafarroa Behereko hiriburuko erdigunean, Espainia kalean. Goizeko zortzietan bertaratu dira poliziaren hamar bat ibilgailu. Garde-a-vue protokoloa aplikatu diete Mujikari eta Oxandabaratzi, eta Yolanda Molina abokatuarekin ordu erdiz egoteko aukera izan dute. Etxebizitza miatu dute poliziek, arratsaldeko hirurak arte, eta Baionako komisaldegira eraman dituzte pasaitarra eta baxenafarra. Bitartean, 40 bat lagunek babesa eman zieten kanpoan. ETAren zulo batekin lotura Parisko epaile Laurence Le Vertek aginduta atxilotu dituzte gaur goizean Mujika eta Oxandabaratz. Epailearen arabera, ETArena dela dioten zulo batekin dute harremana biek. Zulo hori 2009an atzeman zuten, Herault departamenduko Minerve herrian. Oxandabaratzek bost hilabete daramatza haurdun, eta lekukoek jakinarazi dutenez, eskuburdinak jarri dizkiote. Aurretik ere espetxean egon da. Gaur arratsaldean, 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute Pasai Donibaneko Santiago plazan.
Julen Mujika sanjuandarra atxilotu du Frantziako Poliziak gaur goizean Donibane Garazin. Ihintza Oxandabaratzekin atxilotu dute, elkarrekin bizi diren etxebizitzan, Nafarroa Behereko hiriburuko erdigunean, Espainia kalean.
Goizeko zortzietan bertaratu dira poliziaren hamar bat ibilgailu. Garde-a-vue protokoloa aplikatu diete Mujikari eta Oxandabaratzi, eta Yolanda Molina abokatuarekin ordu erdiz egoteko aukera izan dute. Etxebizitza miatu dute poliziek, arratsaldeko hirurak arte, eta Baionako komisaldegira eraman dituzte pasaitarra eta baxenafarra. Bitartean, 40 bat lagunek babesa eman zieten kanpoan.
ETAren zulo batekin lotura
Parisko epaile Laurence Le Vertek aginduta atxilotu dituzte gaur goizean Mujika eta Oxandabaratz. Epailearen arabera, ETArena dela dioten zulo batekin dute harremana biek. Zulo hori 2009an atzeman zuten, Herault departamenduko Minerve herrian.
Oxandabaratzek bost hilabete daramatza haurdun, eta lekukoek jakinarazi dutenez, eskuburdinak jarri dizkiote. Aurretik ere espetxean egon da.
Gaur arratsaldean, 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute Pasai Donibaneko Santiago plazan.