Igandean egingo dute San Tomas azoka Agustinetan
Agustinetan ere ez du hutsik egingo San Tomas Egunak. Egun ofiziala abenduaren 21a den arren, auzoan ere egingo dute azoka, baina hiru egun lehenago, igande honetan. Egun horretarako ohiko egitaraua prestatu du bertako auzo elkarteak, eta azoka izango ...
Agustinetan ere ez du hutsik egingo San Tomas Egunak. Egun ofiziala abenduaren 21a den arren, auzoan ere egingo dute azoka, baina hiru egun lehenago, igande honetan.
Egun horretarako ohiko egitaraua prestatu du bertako auzo elkarteak, eta azoka izango da festaren erdigunea. Txikienetatik hasi eta helduenetara, denek animaliak ikusteko aukera izango dute, eta horrez gain, baserriko produktuak erosi ahal izango dituzte hala nahi dutenek.
San Tomas Egunean falta ezin den txistorra ere dastatzeko aukera izango da. Baina txistorrarekin batera, odolkia, gazta eta sagardoa ere eskainiko dizkiete Agustinetara hurbiltzen diren guztiei.
Txikienek sorpresa handi bat izango dute: Olentzerok auzoa bisitatuko du, “eta txintxo portatu diren guztiei” opariak emango dizkie, antolatzaileen arabera. Beste sorpresa bat ere prestatu dute: zozketa. Erosketa bakoitzarekin txartelak banatuko dituzte, eta irabazleak saski bat eraman ahal izango du etxera.
Auzo elkarteak herritar guztiei egin die deia igandean auzora joateko. 11:00etatik aurrera dena prest izango dute.