Gaur piztuko dituzte gabonetako argiak
Gaur arratsaldean piztuko dituzte gabonetako argiak Irunen, San Juan Harria plazan 18:30etik aurrera egingo duten ekitaldian. Irungo Kontserbatorioko Bandak eta Eguzkitzako hirugarren mailako ikasleek parte hartuko dute ekimenean. Azken urteetan Zabalt...
Gaur arratsaldean piztuko dituzte gabonetako argiak Irunen, San Juan Harria plazan 18:30etik aurrera egingo duten ekitaldian. Irungo Kontserbatorioko Bandak eta Eguzkitzako hirugarren mailako ikasleek parte hartuko dute ekimenean. Azken urteetan Zabaltza plazan egin eta gero, aurten udaletxeko aurrealdea izango da berriro ere ekitaldiaren gunea.