Garraiolari bat hil dute labankadaz
40 urteko gizona da hildakoa; Ertzaintzak 50 urteko beste gizon bat atxilotu du hilketarekin zerikusia duelakoan Oiartzun Ertzaintzak jakinarazi duenez, garraiolari bulgarria da herenegun arratsadean Oiartzungo Lanbarren industrigunean labankadaz hil d...
40 urteko gizona da hildakoa; Ertzaintzak 50 urteko beste gizon bat atxilotu du hilketarekin zerikusia duelakoan
Oiartzun Ertzaintzak jakinarazi duenez, garraiolari bulgarria da herenegun arratsadean Oiartzungo Lanbarren industrigunean labankadaz hil dutena. 40 urte zituen, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez Euskal Herriko garraio enpresa batentzat egiten zuen lan. Hilketarekin zerikusia duelakoan Ertzaintzak 50 urteko beste gizon bat atxilotu du, bulgariarra hori ere, eta hildakoaren lankidea.
Ertzaintzaren arabera, eztabaidan hasi ziren bi garraiolariak, 21:30ean, eta horietako batek labana batekin erasotu zuen bestea.