Gabonetako lehenengo erakusleiho lehiaketa antolatu dute Hondarribian
Gabonetako lehenengo erakusleiho lehiaketa antolatu du udaleko Turismo eta Merkataritza Sailak. Merkataritza herriko egunerokotasunaren parte izateko helburuz, ondoen apaindutako establezimenduei sariak emango dizkiete. Gabonak girotu nahian, erakusleiho apainduek hilaren 21etik urtarrilaren 8ra arte egon beharko dute ikusteko. Kalera ematen duten erakusleihoa duten establezimendu guztiek parte hartu ahal izango dute. Askatasun osoa izango dute teknika eta estiloari dagokionez, eta izena emateko epea hilaren 19an itxiko dute. Biztanleen Arreta Zerbitzuan eman behar da izena. Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena baloratuko ditu, eta erakusleiho onenentzako hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak. Bertako merkataritza Aitor Kerejeta alkateak testuinguru orokor batean kokatu du lehiaketa: «Hondarribiko Udalak kontsumoa hobetu eta indartu nahi du, zenbait bidetatik: batetik, Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleetako azpiegiturak hobetzen ari gara. Iaz, Almirante Alonso eta horren kale elkartzutak berritu genituen, 5,5 milioi euroko inbertsioa eginez». Gabonetako argiak jartzeko 28.000 euroko inbertsioa egin dutela zehaztu du Kerejetak: «Eta horrez gain, lehiaketa hau jarri dugu martxan». Udalak, merkatariek eta Bidasoa Bizirik-ek osatutako Merkataritza Mahaiari ere garrantzia eman dio alkatea: «Hiriko merkataritza sustatzeko ahal dugun guztia egiten ari gara, eta hala jarraituko dugu».
Gabonetako lehenengo erakusleiho lehiaketa antolatu du udaleko Turismo eta Merkataritza Sailak. Merkataritza herriko egunerokotasunaren parte izateko helburuz, ondoen apaindutako establezimenduei sariak emango dizkiete. Gabonak girotu nahian, erakusleiho apainduek hilaren 21etik urtarrilaren 8ra arte egon beharko dute ikusteko. Kalera ematen duten erakusleihoa duten establezimendu guztiek parte hartu ahal izango dute. Askatasun osoa izango dute teknika eta estiloari dagokionez, eta izena emateko epea hilaren 19an itxiko dute. Biztanleen Arreta Zerbitzuan eman behar da izena.
Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena baloratuko ditu, eta erakusleiho onenentzako hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak.
Bertako merkataritza
Aitor Kerejeta alkateak testuinguru orokor batean kokatu du lehiaketa: «Hondarribiko Udalak kontsumoa hobetu eta indartu nahi du, zenbait bidetatik: batetik, Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleetako azpiegiturak hobetzen ari gara. Iaz, Almirante Alonso eta horren kale elkartzutak berritu genituen, 5,5 milioi euroko inbertsioa eginez».
Gabonetako argiak jartzeko 28.000 euroko inbertsioa egin dutela zehaztu du Kerejetak: «Eta horrez gain, lehiaketa hau jarri dugu martxan». Udalak, merkatariek eta Bidasoa Bizirik-ek osatutako Merkataritza Mahaiari ere garrantzia eman dio alkatea: «Hiriko merkataritza sustatzeko ahal dugun guztia egiten ari gara, eta hala jarraituko dugu».