EPLEko bi taldeek irabazi dute trinkete txapelketan
Gipuzkoako Trinkete Txapelketa ongi baino hobeto hasi dute EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunak Elkarteko bi taldeek. Eskuz banakako Nagusien Bigarren Mailan, lehen jardunaldian, EPLE 2ko Antton Aranburuk 40 eta 27 irabazi zion Mundarro 1i Gaskako trink...
Gipuzkoako Trinkete Txapelketa ongi baino hobeto hasi dute EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunak Elkarteko bi taldeek. Eskuz banakako Nagusien Bigarren Mailan, lehen jardunaldian, EPLE 2ko Antton Aranburuk 40 eta 27 irabazi zion Mundarro 1i Gaskako trinketean. EPLE 1eko Aitor Odriozola, berriz, 40 eta 14 gailendu zitzaion Usurbil 1i, Artalekuko trinketean.