Aurtengo taldea mantenduko du Hondarribia-Orsak 2012 denboraldian
Dagoeneko lanean hasi dira Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariak. Lan talde zabala osatu nahi izan dute berdeek 2012rako, 45 arraunlarikoa, eta horretarako Gazte Mailako hainbat arraunlari lehen taldera igotzea erabaki dute: Borja Oiarzabal, Iñaki Magan, Aritz Olaizola, Ion Olaizola, Ivan Rodriguez, Ramon Olaskoaga, Endika Amunarriz, Julen Parramon eta Aritz Etxebeste dira arraunlari horiek. Talde osoa mantenduko dute Zuzendariak pozik daude 2011ko emaitzekin, eta horregatik, talde osoa mantentzeko erabakia hartu dute. Fitxaketen alorrean, Gorka Vertiz arraunera bueltatu da, eta San Juandik Ivan Lopez eta Oriotik Fernando Balenziaga iritsi dira. Mikel Orbañanosen ustez, jende berriaren ekarpena onuragarria izango da: «Denek lana gogor egin beharko dute. Zaila izango da postua lortzea».
Dagoeneko lanean hasi dira Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariak. Lan talde zabala osatu nahi izan dute berdeek 2012rako, 45 arraunlarikoa, eta horretarako Gazte Mailako hainbat arraunlari lehen taldera igotzea erabaki dute: Borja Oiarzabal, Iñaki Magan, Aritz Olaizola, Ion Olaizola, Ivan Rodriguez, Ramon Olaskoaga, Endika Amunarriz, Julen Parramon eta Aritz Etxebeste dira arraunlari horiek.
Talde osoa mantenduko dute
Zuzendariak pozik daude 2011ko emaitzekin, eta horregatik, talde osoa mantentzeko erabakia hartu dute. Fitxaketen alorrean, Gorka Vertiz arraunera bueltatu da, eta San Juandik Ivan Lopez eta Oriotik Fernando Balenziaga iritsi dira. Mikel Orbañanosen ustez, jende berriaren ekarpena onuragarria izango da: «Denek lana gogor egin beharko dute. Zaila izango da postua lortzea».