Andra Mari Abesbatza Gasteizko Principal antzokian
Andra Mari Abesbatzak Euskadiko Orkesta Sinfonikoarekin batera ariko da etzi, Gasteizeko Principal antzokian. Philip Picketten zuzendaritzapean. Kontzertua La Caixaren Gizarte Ekintza Fundazioak antolatu du. Iaz, Iruñeako Baluarten egin bezala, aurten...
Andra Mari Abesbatzak Euskadiko Orkesta Sinfonikoarekin batera ariko da etzi, Gasteizeko Principal antzokian. Philip Picketten zuzendaritzapean. Kontzertua La Caixaren Gizarte Ekintza Fundazioak antolatu du.
Iaz, Iruñeako Baluarten egin bezala, aurten ere Andra Mari Abesbatza aukeratu dute Handelen obra eskaintzeko, baina oraingoan Gasteizen.
Egun horretarako prestatu duten egitarauan Arabakjo lau abesbatzek parte hartuko dute (Agrupacion Coral Bleibet, Coro Claustrum Armonicum, Udaberria Gazte Abesbatza eta Samaniego Abesbatza), eta Andra Mari Abesbatzak, berriz, koru nagusi bezala abestuko du, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Malin Christensson, Catherine Hooper, Ed Lyon eta Roderick Williams bakarlariekin batera.