Anaitasunaren aurka galdu du Hondarribiak
Hamalaugarren jardunaldiko partida galdu zuen, Anaitasunaren aurka, larunbatean, Hondarribiko futbol taldeak. Etxean jokatzen bazuten ere, partida esku artetik joan zitzaien eta 0-2 galdu zuten aretxabaletarren kontra. Hamalaugarrenak dira berdeak sail...
Hamalaugarren jardunaldiko partida galdu zuen, Anaitasunaren aurka, larunbatean, Hondarribiko futbol taldeak. Etxean jokatzen bazuten ere, partida esku artetik joan zitzaien eta 0-2 galdu zuten aretxabaletarren kontra. Hamalaugarrenak dira berdeak sailkapen nagusian, hamasei punturekin, eta sailkapenean bigarrena den Donostiako Berio taldea bisitatuko dute larunbat arratsaldean. Partida zaila izango da.