Gizon bat atxilotu dute emakume bat jotzea leporatuta
Gaur goizaldean 34 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak 32 urteko emakume bat jo duelakoan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Martin Etxeberria kalean atzeman dute ertzainek gizona. Gaineratu duenez, momentu horretan erdi biluzik zegoen emakume...
Gaur goizaldean 34 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak 32 urteko emakume bat jo duelakoan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Martin Etxeberria kalean atzeman dute ertzainek gizona. Gaineratu duenez, momentu horretan erdi biluzik zegoen emakume bati erasotzen ari zen. Emakumea lurrean zegoen, eta gizonak belaunekin presionatzen zuen jotzen ari zen bitartean.
Herrizaingo Sailaren arabera, ertzainak banatzen saiatu ziren, baina gizonak oldartuta erantzun zien, bere emaztea zela esanez. Bien bitartean, erasotua ere oihuka hasi zitzaien ertzainei, eta haietako bati ukabilkada bat eman zion aurpegian. Emakumea ere atxilotuta eraman zuten ertzainek.

