2011/12/10

Gizon bat atxilotu dute emakume bat jotzea leporatuta

Gaur goizaldean 34 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak 32 urteko emakume bat jo duelakoan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Martin Etxeberria kalean atzeman dute ertzainek gizona. Gaineratu duenez, momentu horretan erdi biluzik zegoen emakume...

admin

Komikirun bihar arte izango da Ficoban

Atzo hasi eta bihar arte, paperean marraztuta dauden pertsonajeek hartuko dute Irungo Ficoba erakustazoka. Izan ere, Komikirunen laugarren ekitaldia ospatuko dute bihar arte. Horrela, komikiekin zerikusia duten hainbat jardueretan parte hartzeko aukera izango dute Ficoba erakustazokara joaten direnek. Doan, gainera, bertara sartzeko ez baita ordaindu behar, ezta jardueretan parte hartzeko (kartak edo booster-ak erosi behar direnetan izan ezik).

admin

Abenduaren 10 eta 11ko partidak

Futbola Bigarren B Maila Real Union-Mirandes. Gaur, 16:00etan, Gal estadioan. Erregional Ohorezko Maila Behobia-Roteta. Gaur, 18:30ean, Gal estadioan. Mondragon-Real Union B. Gaur, 16:30ean, Arrasateko Mojategi futbol zelaian. Erregional Preferente...

admin

Gabonetako entzunaldiak izango dira Errenteria Musikalen eskutik

Datorren asteartetik aurrera, aste batez, Errenteria Musikalen eskutik Gabonetako musika entzunaldiak izango dira Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Astearteko lehen emanaldian musika eta mugimenduko ikasleek parte hartuko dute, eta ondoren, ...

admin

Giza eskubideen alde elkartu dira

BAT Bakearen Aldeko Taldeak antolatuta, giza eskubideen aldeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, Niessen merkataritza zentroko atarian. Giza eskubideak guztiontzat lelopean hainbat herritarrek parte hartu dute.

admin

Kantu jira egiten ari dira herriko kaleetan

Hilabeteko bigarren asteburua da honakoa, eta hutsik egin gabe, kantu jiraren garaia da Errenteria-Oreretan. Eguerditik aurrera, hainbat herritar daude partitura eskuan, euskal kantak kantatzen, Lau Haizetara elkarteak antolatuta. Oraindik garaiz dabil...

admin

Gaztetxeari buruzko prentsaurrekoa emango dute

Hilaren 16an Hondarribiko Gazte Asanbladako kideek bilera egingo dute Aitor Kerejeta alkatearekin. Herriko koadrilekin bildu ondoren, gaztetxearen proiektuari buruz mintzatuko dira eta hilaren 17an eguerdiko hamabietan, prentsaurrekoa eskainiko dute Zu...

admin
Gehiago