Gabonetako entzunaldiak izango dira Errenteria Musikalen eskutik
Datorren asteartetik aurrera, aste batez, Errenteria Musikalen eskutik Gabonetako musika entzunaldiak izango dira Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Astearteko lehen emanaldian musika eta mugimenduko ikasleek parte hartuko dute, eta ondoren, ...
Datorren asteartetik aurrera, aste batez, Errenteria Musikalen eskutik Gabonetako musika entzunaldiak izango dira Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Astearteko lehen emanaldian musika eta mugimenduko ikasleek parte hartuko dute, eta ondoren, berriz, sokazko musika tresnak entzuteko aukera izango da.
Datozen egunetako egitaraua jarraian ikus daiteke.
Egitaraua:
Abenduak 13, asteartea
- 18:30: Musika eta mugimenduko ikasleen entzunaldia.
- 19:15: Sokazko musika tresnen entzunaldia.
Abenduak 15, osteguna
- 18:00: Haizezko musika tresnen entzunaldia.
- 19:00: Eskusoinu eta trikitien entzunaldia.
Abenduak 19, astelehena
- 18:00: Musika eta mugimenduko ikasleen entzunaldia.
- 19:00: Piano entzunaldia.
Abenduak 20, asteartea
- 18:30: Tailerreko ikasleentzako entzunaldia.
- 19:00: Piano entzunaldia.
- 19:30: Haizezko musika tresnen entzunaldia.

