Xan Errotabeherek euskarazko ipuinak kontatuko ditu bihar
Hilaren 1etik hasita eta urte zahar eguna arte, Eguberriko Ametsak goiburupean gazteentzako animazioak antolatu dituzte Hendaiako Mediatekan. Gabonei buruzko kantu eta liburu eskaintza zabala prestatu dute: garaiarekin bat egiteko, herrialde hotzetatik datorren literatura proposatuko diete herriko gazteei. Bihar, esaterako, euskarazko ipuinaldia izanen da, Xan Errotabehererekin, 11:00etan hasita. Gabonen gaineko hainbat ipuin kontatuko ditu Errotabeherek: Larrun mendian bizi den Olentzero, kobazuloan gorderik dagoen herensugea, hotzez hiltzeko zorian den hartz kumea… kontu asko izanen ditu kontari. Eta hurbiltzen direnek, munduko oparirik goxoena zein den jakiteko aukera izanen dute. Ordu berean, Stephane Garinek zuzenduta, bost urtetik gorako haurrentzako musika entzunaldia izanen da, Diskozaleen txokoan. Asteazkenero, bestalde, La Lisette irakurketa tapiza eginen dute txikienentzako 10:30ean, eta 11:00etan Ttipien asteazkenetan, 4 urtetik gorako haurrentzako ipuin kontaketak eginen dituzte. 21ean irakurketa musikatua Eta eguberrien atarian, hilaren 21ean, La Compagnie du Si taldeak musikaz lagundutako bi irakurketa eginen ditu, 16:00etatik aurrera. Florence Parry Heide idazle amerikarraren Le Rapetissement de Treehorn eta Le Trésor de Treehorn ipuinak irakurriko dituzte. Hendaiako Mediatekako ordutegia honakoa da: asteartetik ostiralera 10:00etatik 12:30era eta 14:30etik 18:30era, eta larunbatetan 10:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 18:00etara.
Hilaren 1etik hasita eta urte zahar eguna arte, Eguberriko Ametsak goiburupean gazteentzako animazioak antolatu dituzte Hendaiako Mediatekan. Gabonei buruzko kantu eta liburu eskaintza zabala prestatu dute: garaiarekin bat egiteko, herrialde hotzetatik datorren literatura proposatuko diete herriko gazteei.
Bihar, esaterako, euskarazko ipuinaldia izanen da, Xan Errotabehererekin, 11:00etan hasita. Gabonen gaineko hainbat ipuin kontatuko ditu Errotabeherek: Larrun mendian bizi den Olentzero, kobazuloan gorderik dagoen herensugea, hotzez hiltzeko zorian den hartz kumea… kontu asko izanen ditu kontari. Eta hurbiltzen direnek, munduko oparirik goxoena zein den jakiteko aukera izanen dute.
Ordu berean, Stephane Garinek zuzenduta, bost urtetik gorako haurrentzako musika entzunaldia izanen da, Diskozaleen txokoan.
Asteazkenero, bestalde, La Lisette irakurketa tapiza eginen dute txikienentzako 10:30ean, eta 11:00etan Ttipien asteazkenetan, 4 urtetik gorako haurrentzako ipuin kontaketak eginen dituzte.
21ean irakurketa musikatua
Eta eguberrien atarian, hilaren 21ean, La Compagnie du Si taldeak musikaz lagundutako bi irakurketa eginen ditu, 16:00etatik aurrera. Florence Parry Heide idazle amerikarraren Le Rapetissement de Treehorn eta Le Trésor de Treehorn ipuinak irakurriko dituzte.
Hendaiako Mediatekako ordutegia honakoa da: asteartetik ostiralera 10:00etatik 12:30era eta 14:30etik 18:30era, eta larunbatetan 10:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 18:00etara.

