Landarbaso Abesbatzak Mutrikun abestuko du igandean
Urtea bukatzeko Landarbaso Abesbatzak lau kontzertu emango ditu datozen asteetan. Horietako lehenengoa etzi izango da, Mutrikun, Santa Katalina komentuan, 19:00etan. Musika profano eta sakroz osatutako programa prestatu dute, eta hain zuzen, pasa den a...
Urtea bukatzeko Landarbaso Abesbatzak lau kontzertu emango ditu datozen asteetan. Horietako lehenengoa etzi izango da, Mutrikun, Santa Katalina komentuan, 19:00etan. Musika profano eta sakroz osatutako programa prestatu dute, eta hain zuzen, pasa den azaroan Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan aurkeztu zituzten abestiak izango dira. Abesbatzak gogorarazi du polifoniako sailean hirugarren saria jaso zuela. Gabon abestiak ere programan sartuko dituztela aurreratu du.