Kuadrillategiko kideek elegante afaria egingo dute datorren ostiralean
Urtean zehar hainbat jarduera egiten ditu herriko Kuadrillategik; Ze Esatek! taldeako kideen bisita ere jaso du Oiartzungo Kuadrillategi egitasmoko kideek hitzordu berezia dute datorren ostiralean: elegante afaria. Azken urteetako ohiturari jarraituz, ...
Urtean zehar hainbat jarduera egiten ditu herriko Kuadrillategik; Ze Esatek! taldeako kideen bisita ere jaso du
Oiartzungo Kuadrillategi egitasmoko kideek hitzordu berezia dute datorren ostiralean: elegante afaria. Azken urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere egingo dute, «urtea behar bezala bukatzeko».
Kuadrillategikin, herriko gaztetxoek hainbat jarduera egiten dituzte ikasturtean zehar: irteerak, jolasak, afariak… Ostiral arratsetan biltzen dira, eta gazteek eta begiraleek adostutakoa egiten dute, beti ere, euskaraz.
Pasa den ostiralean, hilaren 3an, Euskararen Eguna ospatu zuten (larunbatean zen, baina aurreratu egin zuten, ostiraletan biltzen direlako) eta oso bisita berezia izan zuten: Ze Esatek! taldeko hiru partaide izan zituzten gazteek beraiekin: «Prestatutako galderak erantzun zituzten eta oso gustura egon ginen tertulian». Kuadrillategiko kideek eskerrak eman dizkiete bisitagatik.