Ikasleentzako ordutegia
Ordutegi berezia izango da Manuel Lekuona Bibliotekan astelehenean hasi eta urtarrilaren 30era arte Unibertsitateko azterketa garaian, Manuel Lekuona Bibliotekak zerbitzu berezia eskainiko die ikasle oiartzuarrei hilaren 12tik aurrera (astelehenetik au...
Ordutegi berezia izango da Manuel Lekuona Bibliotekan astelehenean hasi eta urtarrilaren 30era arte
Unibertsitateko azterketa garaian, Manuel Lekuona Bibliotekak zerbitzu berezia eskainiko die ikasle oiartzuarrei hilaren 12tik aurrera (astelehenetik aurrera).
Bibliotekako beheko solairuko aretoa ikasleentzako irekita egongo da astelehenetik larunbatera, ordutegi bereziarekin: 09:00etatik 22:00etara.
Erabiltzaileak aretora sartzeko atzeko atea irekita egongo da ordutegi horretan (hilerri zaharraren aldetik) astelehenetik urtarrilaren 30 arte —unibertsitateko azterketa egutegiaren bukaera arte—.
Ikasle oiartzuarrek aspalditik egiten duten eskaera bati erantzungo dio honela Oiartzungo Udaleko Kultura Sailak. Aurreko legegintzaldian, Gobernu Taldeak Manuel Lekuona Bibliotekako beheko aretoa zerbitzu hori eskaintzeko egokitu zuen, «argi bereziak jarriz eta mahaiak eta aulkiak instalatuz». Orain, zerbitzua martxan jarriko dute. Lehenengo aldia denez, ordutegi eta baldintza horietan eskainiko dute zerbitzua. Aurrerantzean, beharrak hala eskatzen badu, zerbitzuan aldaketak egongo direla iragarri dute, «herriko ikasleei ahalik eta zerbitzu egokiena eskaini ahal izateko».