Igandean ospatu zuten San Adrian de Juarrosen (Burgos, Espainian) bertako txakurkrosaren seigarren ekitaldia. Txakurkrosa Oarsoaldean taldekoak bertan izan ziren eta paper ona egin zuten. Horrela, taldeko bi kirolarik podiuma zapaldu zuten: Jon Perezek (Junior Mailan) eta Iban Angulok (seniorretan). Biak bigarren postuan gelditu ziren.
Gainontzeko taldekideak honako postuetan geratu ziren: Iker Paredes 21. eta Koldo Barrenetxea 36. izan ziren gazteen artan; Txarli Perez 15. seniorretan; A Mailako Beteranoetan 6. izan zen Patxi Azpiazu eta B Mailakoetan 10. Jose Ramon Ortuoste.
Parte hartze handia egon zen San Adrian de Juarroseko lasterketan, eta gizonek eta emakumeek, aurreko probetan ez bezala, bakoitzak bere aldetik egin zuten korri. Ibilbide luzea (hamar kilometro) eta gogorra izan zuten aurretik, zirkuitu osoa menditik izan zelako.