Gutuna: “Aiton-Etxeri eskerrak”
Elixabete Perez Gaztelu. Oiartzun. Klara Usobiaga Aduriz hil berriaren etxekoek, lerro hauen bitartez, jendaurrean eskertu nahi diegu Aiton-Etxe izeneko Oiartzungo eguneko zentroko langile guzti-guztiei, gure ama eta amonarekin izandako harreman goxo, ...
Elixabete Perez Gaztelu. Oiartzun.
Klara Usobiaga Aduriz hil berriaren etxekoek, lerro hauen bitartez, jendaurrean eskertu nahi diegu Aiton-Etxe izeneko Oiartzungo eguneko zentroko langile guzti-guztiei, gure ama eta amonarekin izandako harreman goxo, amultsu eta berotasunez betea. Ana, Iñaki, Itziar, Gotzone, Nekane, Miren, Patricia… guztiek erakutsi diguzue profesionaltasuna eta maitasuna ederki ezkon daitezkeela.
Eskerrik asko Klara bizi artean etxekotzat hartzeagatik, eta mila esker zuen eskuetan zegoenean lasai egon gintezkeela sentiarazteagatik. Seguru gaude Klarak ere, dagoen lekuan dagoela, esker oneko irribarrea eskaintzen dizuela.

