Gure alkatearen izarra kolokan?
Gure alkatearen izarra kolokan? Irungo ortzian badugu izartxo bat: Jose Antonio Santano, gure alkate paregabea. Bere arrakasta ulertzeko gakoak bere balio pertsonaletan daude, besteak beste, portaera onak eta luxurik gabekoak, elkarrizketaren laguna eta estremismoen etsai… Ez krisialdi ekonomikoak, nahiz eta Gipuzkoako langabezia tasa handiena izan, ezta Irungo zenbait auzoen egoera tamalgarriak ere ez dute gutxitu gizon honen izen ona. Kudeatzaile zintzo eta aparta, nonbait. Kritikak demokraziaren osasuna neurtzen du, beraz, ezinbesteko elementu izaten dira. Irunen, udal oposizioaren ahuleziak eta alderdi sozialistak urteetan zehar jasotako eskarmentuak dira nahikoa arrazoi etengabeko kritika eza ulertzeko. Hala ere, azken hilabete hauetan Santanoren izarra estali duten hodeiak hasi gara ikusten. Lehendabizikoak, San Juan Etxeandia parkinaren esleipenarekin agertu ziren. Enpresa horri hemendik hogeita bost urtetara esleipenaren zenbatekoa udal kutxan sartzeko baimena ematea ez du inork ulertu krisialdi erdi-erdian gaudenean, udalak eta erosleek finantzatu dutenean eraikina. Erosleek ez baitute aukerarik izan erosteko, erabiltzeko eta hemendik hogeita bost urtetara udalari ordaintzeko. Nork ulertuko luke? Baina enpresa horri gure alkate Santanok baimena eman dio. Sozialismo irundarra, nonbait. Baina ez da hilabete bat pasa eta hodeiek ekaitza dakarte. Oraingo honetan, Irungo TAO kudeatzeko EYSSA enpresari kontratua luzatzea izan da arrazoia… Udal zerbitzu guztiak azpikontratatzeko PSE-EEk, EAJk [...]
Gure alkatearen izarra kolokan?
Irungo ortzian badugu izartxo bat: Jose Antonio Santano, gure alkate paregabea. Bere arrakasta ulertzeko gakoak bere balio pertsonaletan daude, besteak beste, portaera onak eta luxurik gabekoak, elkarrizketaren laguna eta estremismoen etsai…
Ez krisialdi ekonomikoak, nahiz eta Gipuzkoako langabezia tasa handiena izan, ezta Irungo zenbait auzoen egoera tamalgarriak ere ez dute gutxitu gizon honen izen ona. Kudeatzaile zintzo eta aparta, nonbait. Kritikak demokraziaren osasuna neurtzen du, beraz, ezinbesteko elementu izaten dira. Irunen, udal oposizioaren ahuleziak eta alderdi sozialistak urteetan zehar jasotako eskarmentuak dira nahikoa arrazoi etengabeko kritika eza ulertzeko. Hala ere, azken hilabete hauetan Santanoren izarra estali duten hodeiak hasi gara ikusten.
Lehendabizikoak, San Juan Etxeandia parkinaren esleipenarekin agertu ziren. Enpresa horri hemendik hogeita bost urtetara esleipenaren zenbatekoa udal kutxan sartzeko baimena ematea ez du inork ulertu krisialdi erdi-erdian gaudenean, udalak eta erosleek finantzatu dutenean eraikina. Erosleek ez baitute aukerarik izan erosteko, erabiltzeko eta hemendik hogeita bost urtetara udalari ordaintzeko. Nork ulertuko luke? Baina enpresa horri gure alkate Santanok baimena eman dio. Sozialismo irundarra, nonbait.
Baina ez da hilabete bat pasa eta hodeiek ekaitza dakarte. Oraingo honetan, Irungo TAO kudeatzeko EYSSA enpresari kontratua luzatzea izan da arrazoia… Udal zerbitzu guztiak azpikontratatzeko PSE-EEk, EAJk eta PPk egindako apustua da sarritan gatazkaren iturburu. Liberal berrien eta ezkerraren arteko aspaldiko eztabaida. Irungo EBk eta Bilduk udalak zerbitzu horiek antolatzea defendatzen dute, lanpostu berriak sortuko dituelako eta udaleko ogasunean diru-sarrera iraunkorrak direlako.
Irungo TAOn izandako azken greba dela eta, hiru langile kaleratu ditu EYSSAk, nahiz eta epaitegiak bidegabeko kaleratzea ebatzi. EYSSAk nahiago izan du kalte-ordainak ordaindu, kaleratutako langileak berriz hartu baino. Santanoren jarrera euskal sozialismoaren urrezko orrietan idatziko da, kaleratze hauek direla kausa ez baitu inolako elkartasun mota erakutsi enpresaren aurrean, eta gainera, Irungo udal talde politikoari ezer esan gabe, EYSSAri beste urte baterako luzatu dio kontratua.
Nire lagun Savaterrek dio “arazo politikoak ezin direla konpondu etikaren bitartez, baizik eta politika egokien bitartez”. Agian, Makiavelo ez da ados egongo, baina pertsonalki etikak politika egoki ororen osagarria izan behar duela pentsatzen dut. Zoritxarrez, oraingo honetan gure alkateari biak falta zaizkio: etika eta politika egokia.
Battista Ohako. Irun.