Elkarretaratzea egingo dute bihar, giza eskubideen alde
Bakearen Aldeko Taldeak antolatu du, Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 63. urteurrenean. Bihar beteko dira 63 urte Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Nagusiak New Yorken Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala egin zuenetik. Horren harira, Errenteria-Or...
Bakearen Aldeko Taldeak antolatu du, Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 63. urteurrenean.
Bihar beteko dira 63 urte Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Nagusiak New Yorken Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala egin zuenetik. Horren harira, Errenteria-Oreretako Bakearen Aldeko Taldeak (BATek) elkarretaratzea egingo du Xabier Olaskoaga plazaren sarreran, 12:00etan.
Biharko ekitaldian giza eskubideak urratzen dituzten kasuak gogoratuko dituzte, eta haien betetzea aldarrikatuko ditu BATek. Herritar guztiak gonbidatu ditu talde bakezaleak Niesseneko sarbidera gerturatu daitezen.