Crespo eta Elosegi, Espainiarekin entrenatzen
Ander Elosegi eta Joan Crespo piraguistak Seo de Urgellen (Lleida, Herrialde Katalanak) ari dira entrenatzen egunotan. Herenegun iritsi zen Elosegi bertara. Atzo hasi zituzten Espainiako taldearekin entrenamenduak. Igandera arte egongo dira Seu d’Urg...
Ander Elosegi eta Joan Crespo piraguistak Seo de Urgellen (Lleida, Herrialde Katalanak) ari dira entrenatzen egunotan. Herenegun iritsi zen Elosegi bertara. Atzo hasi zituzten Espainiako taldearekin entrenamenduak. Igandera arte egongo dira Seu d’Urgellen eta astelehenean Pauera (Okzitania) joango dira. Espainiako taldea bertan entrenatuko da hilaren 15era arte.