Alderdien babes bila ari dira ehiztariak
Galepertarrak eta Usoa elkarteetako ehiztariak alderdi politikoen babes bila ari dira Pasaian. Iragarri dutenez, mozio bat aurkeztuko dute hurrengo udalbatzarrean (hilaren 27an izango da), ehizarekin zerikusia duten gaietan erabakiak hartu aurretik ber...
Galepertarrak eta Usoa elkarteetako ehiztariak alderdi politikoen babes bila ari dira Pasaian. Iragarri dutenez, mozio bat aurkeztuko dute hurrengo udalbatzarrean (hilaren 27an izango da), ehizarekin zerikusia duten gaietan erabakiak hartu aurretik berekin konta dezatela eskatuz. Kezka eragin du ehiztarien artean Ulian ehiza debekatzeko udalak hartutako erabakia. Foru Aldundiak erabakia berretsi ez dezan alderdiekin biltzeari ekin diote ehiztariak.