42 plaza eskainiko ditu Trintxerpeko Haur Eskola berriak
Abenduan zabalduko dute Trintxerpeko Haur Eskola berria. Karmengo Ama izenarekin 0-2 urte arteko haurrak hartuko ditu, eta izen bereko ikastetxearen lokal batean egongo da. Pasaiako Udalak jarri du azpiegitura, eta eskola Jaurlaritzaren Haurreskolak ...
Abenduan zabalduko dute Trintxerpeko Haur Eskola berria. Karmengo Ama izenarekin 0-2 urte arteko haurrak hartuko ditu, eta izen bereko ikastetxearen lokal batean egongo da. Pasaiako Udalak jarri du azpiegitura, eta eskola Jaurlaritzaren Haurreskolak Partzuergoa kudeatuko du. Ikasturte hasieran zabaltzea zen asmoa, baina lu hilabeteko atzerapena izan da. Haur eskola berriak 42 plaza eskainiko ditu. 00-1 urteko haurrentzako bi gela izango ditu eta beste bi 1-2 urtekoentzat.