Ttirrittak taldeak irabazi du IV. Euskal Kantu Txapelketa
Leporaino bete zen, lehengo igandean, Beltzenia auzoko Daniel Ugarte pilotalekua. Han ospatu zuten Hendaiako Eskolarteko IV. Euskal Kantu Txapelketa eta ia 200 haurrek parte hartu zuten. Hiri Barneko eskolako Ttirrittak taldeak irabazi zuen txapelketa, Nevadarat joan nintzen kantuarekin. Bigarren saria, Lizardiko eskolako Ortzadarra taldearentzat izan zen, Kolore, kolore kantuarekin. Intzurako eskolako Euskaldunen Etxea taldeak irabazi zuen hirugarren postua Kantuz abestiarekin, eta laugarren saria bi taldek eskuratu zuten: Hondartzako eskolako Euskararen Piratak taldeak Kontrapas kantuarekin, eta ikastolako Kimuak taldeak, Ama kantuarekin. Azkenik, antolatzaileen sari berezia Lizardiko eskolako Ortzadarra taldeak jaso zuen. Sariak Ttirrittak eta Ortzadarra taldeek, sari gisa, ateraldi bat eginen dute datorren urteko otsailean, Uztaritzera, eta han Herri Soinulariak elkarteak Lapurdiko Ihauterien gainean prestatu duen ikuskizunean parte hartuko dute. Hirugarren saria eskuratu duten Euskaldunen Etxea taldekoek Bixintxoetan kantatuko dute, urtarrilaren 22an, San Bixente elizan, festetako abesbatzen kontzertuaren karietara. Azkenik, laugarren saria eskuratu duten bi taldeek txalaparta tailer bana ukanen dute eskolan. Ekitaldi arrakastatsua Jean Baptiste Salaberri Hendaiako auzapezak eta Mikel Berra euskara auzapezordeak parte hartzaile guztiak zoriondu dituzte eta euskararen aldeko ekitaldi horren arrakasta eta garrantzia nabarmendu dituzte.
Leporaino bete zen, lehengo igandean, Beltzenia auzoko Daniel Ugarte pilotalekua. Han ospatu zuten Hendaiako Eskolarteko IV. Euskal Kantu Txapelketa eta ia 200 haurrek parte hartu zuten.
Hiri Barneko eskolako Ttirrittak taldeak irabazi zuen txapelketa, Nevadarat joan nintzen kantuarekin. Bigarren saria, Lizardiko eskolako Ortzadarra taldearentzat izan zen, Kolore, kolore kantuarekin. Intzurako eskolako Euskaldunen Etxea taldeak irabazi zuen hirugarren postua Kantuz abestiarekin, eta laugarren saria bi taldek eskuratu zuten: Hondartzako eskolako Euskararen Piratak taldeak Kontrapas kantuarekin, eta ikastolako Kimuak taldeak, Ama kantuarekin. Azkenik, antolatzaileen sari berezia Lizardiko eskolako Ortzadarra taldeak jaso zuen.
Sariak
Ttirrittak eta Ortzadarra taldeek, sari gisa, ateraldi bat eginen dute datorren urteko otsailean, Uztaritzera, eta han Herri Soinulariak elkarteak Lapurdiko Ihauterien gainean prestatu duen ikuskizunean parte hartuko dute.
Hirugarren saria eskuratu duten Euskaldunen Etxea taldekoek Bixintxoetan kantatuko dute, urtarrilaren 22an, San Bixente elizan, festetako abesbatzen kontzertuaren karietara.
Azkenik, laugarren saria eskuratu duten bi taldeek txalaparta tailer bana ukanen dute eskolan.
Ekitaldi arrakastatsua
Jean Baptiste Salaberri Hendaiako auzapezak eta Mikel Berra euskara auzapezordeak parte hartzaile guztiak zoriondu dituzte eta euskararen aldeko ekitaldi horren arrakasta eta garrantzia nabarmendu dituzte.

