PSE-EEk salatu du Iparraldera eraman nahi dutela zaborra
Alderdi sozialistaren arabera, Oiartzunek, Hernanik eta Usurbilek Itsasura eraman nahi dute zabor organikoa. PSE-EEk jakinarazi duenez, Hernani, Usurbil eta Oiartzunek osatutako Garbitania elkartea Eusko Jaurlaritzarekin baimen batzuk kudeatzen ari da,...
Alderdi sozialistaren arabera, Oiartzunek, Hernanik eta Usurbilek Itsasura eraman nahi dute zabor organikoa.
PSE-EEk jakinarazi duenez, Hernani, Usurbil eta Oiartzunek osatutako Garbitania elkartea Eusko Jaurlaritzarekin baimen batzuk kudeatzen ari da, «Frantziara hondakin organikoak esportatzeko». PSE-EEren arabera, 900 tona izango lirateke Itsasuko Loreki konpostaje plantara urtero eramango lituzketenak.
PSE-EEren iritziz, hondakin organikoak hara eramateak gastu handiak eragingo ditu: «60 kilometroko distantzia dago Itsasura, gutxi gorabehera, eta hondakinak hara eramatea garestia izango da».

