Kultur laguntzak eskatzeko deialdia egin du udalak
Abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira eskaerak; elkartearen ibilbidea izango dute kontuan Errenteriako Udalak datorren urtean egingo diren kultur jardueretarako programak diruz laguntzeko deialdia egin du. Laguntza horiek herriko elkarteei zuzenduta daude, eta laguntzak eskuratu nahi badituzte hilaren 31a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak eta dokumentazioa, udaletxeko erregistro orokorrean. Informazioa edota dokumentazio lortu nahi duenak webgunea bisita dezake. Eskabideak baloratzeko garaian, irizpide batzuk izango dituzte kontuan. Horietan gehien kontuan izango dutena programa bera izango da, gehienez 70 punturekin; erakunde eskatzailea ere baloratuko dute, gehienez 30 punturekin. Irizpideei buruz ondoko koadroan ikus daitezke xehetasun gehiago. Ebazpena sei hilabetetan Ebazpenari dagokionez, berriz, gehienez sei hilabete baino lehen emango dio udalak bere erabakiaren berri eskaera egin duen erakundeari. Epe horretan ez bada ebazpenik ematen edo horren berri ematen, eskaera atzera bota dela ulertuko da. Irizpideak Erakundea (30 puntu) Elkartearen ibilbidea, errotzea, iraunkortasuna, egonkortasuna. 11 puntu. Elkartearen helburuak bat etorriko dira urteko ekitaldien programarekin. 5 puntu bitarte. Finantza baliabideak. 6 puntu bitarte. Jarduera kolektiboetan eta/edo udal jardueretan parte hartzea. 5 puntu bitarte. Lokala. 3 puntu bitarte. Programa (70 puntu) Programaren ibilbidea, kalitatea, proiekzioa eta eragin soziala. 30 puntu. Sailak ezarritako helburuei programak egiten dien ekarpena. 5 puntu bitarte. Proposatutako (proposamen berritzaileak) programa/jardueren [...]
Abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira eskaerak; elkartearen ibilbidea izango dute kontuan
Errenteriako Udalak datorren urtean egingo diren kultur jardueretarako programak diruz laguntzeko deialdia egin du. Laguntza horiek herriko elkarteei zuzenduta daude, eta laguntzak eskuratu nahi badituzte hilaren 31a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak eta dokumentazioa, udaletxeko erregistro orokorrean. Informazioa edota dokumentazio lortu nahi duenak webgunea bisita dezake.
Eskabideak baloratzeko garaian, irizpide batzuk izango dituzte kontuan. Horietan gehien kontuan izango dutena programa bera izango da, gehienez 70 punturekin; erakunde eskatzailea ere baloratuko dute, gehienez 30 punturekin. Irizpideei buruz ondoko koadroan ikus daitezke xehetasun gehiago.
Ebazpena sei hilabetetan
Ebazpenari dagokionez, berriz, gehienez sei hilabete baino lehen emango dio udalak bere erabakiaren berri eskaera egin duen erakundeari.
Epe horretan ez bada ebazpenik ematen edo horren berri ematen, eskaera atzera bota dela ulertuko da.
Irizpideak
Erakundea (30 puntu)
- Elkartearen ibilbidea, errotzea, iraunkortasuna, egonkortasuna. 11 puntu.
- Elkartearen helburuak bat etorriko dira urteko ekitaldien programarekin. 5 puntu bitarte.
- Finantza baliabideak. 6 puntu bitarte.
- Jarduera kolektiboetan eta/edo udal jardueretan parte hartzea. 5 puntu bitarte.
- Lokala. 3 puntu bitarte.
Programa (70 puntu)
- Programaren ibilbidea, kalitatea, proiekzioa eta eragin soziala. 30 puntu.
- Sailak ezarritako helburuei programak egiten dien ekarpena. 5 puntu bitarte.
- Proposatutako (proposamen berritzaileak) programa/jardueren antzekorik ez izatea. 5 puntu bitarte.
- Udalerriaren berezko ezaugarri adierazgarriak sustatzea. 5 puntu bitarte.
- Herritarren esku hartzea sustatzea, beste entitate eta eragile batzuekin lankidetza. 5 puntu bitarte.
- Hartzaileak. 10 puntu bitarte.
- Programaren iraupena, aldizkakotasuna eta errotzea. 5 puntu bitarte.
- Euskara sustatzea. 5 puntu bitarte.

