Komikirun: bihartik 11ra
Bihartik aurrera, paperean marraztuta dauden pertsonajeek hartuko dute Irungo Ficoba erakustazoka. Izan ere, Komikirunen laugarren ekitaldia ospatuko dute igandera arte. Horrela, komikiekin zerikusia duten hainbat jardueretan parte hartzeko aukera izango dute Ficoba erakustazokara joaten direnek. Doan, gainera, bertara sartzeko ez baita ordaindu behar, ezta jardueretan parte hartzeko (kartak edo booster-ak erosi behar direnetan izan ezik). Bihar 11:00etan hasiko da komikiaren saloia, eta egitarau oparoa antolatu dute Pokerface taldeak, Gaztelekuak eta Irungo Udalak. Bihar eta etzidamu 21:00etan itxiko dute, eta etzi ordu erdi beranduago. Hainbat tailer Komikien eta bertan jatorria duten hainbat jardueren zaleek badute, beraz, non gozatu. Horrela, hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute: eskulanetan ariko direnetan; marrazketa eta marrazketa azkarrekoetan; mozorroetakoetan; bideo jokoak nola sortu erakusten dituztenetan; itsasgarrienean; ilustrazio digitalekoetan eta plastilina tailerrekoetan, besteak beste. Horrez gain, rol jokoetan nola ibili irakatsiko dute, baita Magic izeneko jokoan aritzen ere. Hitzaldirik ez da faltako, eta txapelketetan aritzeko aukera ere izango dute Ficobara hurbiltzen direnek, bai jokoetakoetan bai sorkuntzakoetan. Horrez gain, komiki saloia osotasunean ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte. Feriak iraun bitartean filmak ere proiektatuko dituzte. Komiki tailerra bultzatu Komikirun azoka Gaztelekuko komikigileen lana sustatu eta zabaltzeko helburuarekin antolatzen dute, eta beste hainbat diziplinekin [...]
Bihartik aurrera, paperean marraztuta dauden pertsonajeek hartuko dute Irungo Ficoba erakustazoka. Izan ere, Komikirunen laugarren ekitaldia ospatuko dute igandera arte. Horrela, komikiekin zerikusia duten hainbat jardueretan parte hartzeko aukera izango dute Ficoba erakustazokara joaten direnek. Doan, gainera, bertara sartzeko ez baita ordaindu behar, ezta jardueretan parte hartzeko (kartak edo booster-ak erosi behar direnetan izan ezik).
Bihar 11:00etan hasiko da komikiaren saloia, eta egitarau oparoa antolatu dute Pokerface taldeak, Gaztelekuak eta Irungo Udalak. Bihar eta etzidamu 21:00etan itxiko dute, eta etzi ordu erdi beranduago.
Hainbat tailer
Komikien eta bertan jatorria duten hainbat jardueren zaleek badute, beraz, non gozatu. Horrela, hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute: eskulanetan ariko direnetan; marrazketa eta marrazketa azkarrekoetan; mozorroetakoetan; bideo jokoak nola sortu erakusten dituztenetan; itsasgarrienean; ilustrazio digitalekoetan eta plastilina tailerrekoetan, besteak beste. Horrez gain, rol jokoetan nola ibili irakatsiko dute, baita Magic izeneko jokoan aritzen ere.
Hitzaldirik ez da faltako, eta txapelketetan aritzeko aukera ere izango dute Ficobara hurbiltzen direnek, bai jokoetakoetan bai sorkuntzakoetan. Horrez gain, komiki saloia osotasunean ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte. Feriak iraun bitartean filmak ere proiektatuko dituzte.
Komiki tailerra bultzatu
Komikirun azoka Gaztelekuko komikigileen lana sustatu eta zabaltzeko helburuarekin antolatzen dute, eta beste hainbat diziplinekin harremanetan jartzeko asmoz.
Bidasoaren beste aldetik gonbidatuak etorriko dira Komikirunera. Hala, Angeluko (Lapurdi) Makotai taldearen lanak ikusi ahal izango dira. Horrez gain, Akizeko (Akitania) Udalaren bisita ere jasoko du feriak.

