GPuntuko finalerako sarrerak, salgai
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako (GPuntuko) finala hilaren 18an jokatuko dute, Donostiako Illunben, 16:30etik aurrera. Bertara joan nahi duenak jada eskuragarri ditu sarrerak. Oarso Bidasoko taberna hautan eros daitezke sarrera horiek: Arkaitzan (Err...
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako (GPuntuko) finala hilaren 18an jokatuko dute, Donostiako Illunben, 16:30etik aurrera. Bertara joan nahi duenak jada eskuragarri ditu sarrerak.
Oarso Bidasoko taberna hautan eros daitezke sarrera horiek: Arkaitzan (Errenteria-Orereta), Amazkarren (Oiartzun), Mimosen (Pasai Antxo), Lezoko Tiñelun eta Irungo Sunbilla tabernan. 18 euro balio dute. Hala ere, bazkide direnek 12 euro ordaindu behar dituzte. 16 urtetik beherakoek, berriz, zortzi.
Sarrera horiek Internet bidez eros daitezke, helbide honetan: www.gpuntua.com/sarrerak.

