Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Hernaniko finalaurrekoa, ‘Hitzetik Hortzera’-n
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoan Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Iñigo Manzisidor Mantxi, Jokin Uranga, Jon Martin oiartzuarra eta Amaia Agirre aritu ziren kantuan Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Saio hori aztertzeko Laxaro Azkune Sudupe kazetari eta bertsozale azpeitiarra izango du lagun Jon Artano Izetak aste honetan Hitzetik Hortzera saioan, igandean 22:30ean, ETB1ean (bezperatik eitb nahieran-en). Azkuneri eman dio Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Ilunbeko final handian GPuntuko irabazleari txapela janzteko ohorea eta horren inguruan ere jardungo dira. Arreta handiena ordea Galarretan, erremontearen tenpluan, gertatutakoari eskainiko diote: oholtzan gertatutakoa eta oholtzatik kanpo gertatutakoa ere erakutsiko du; bertsoaldi onenak eta kartzelako tentsio uneak, baita Nikolas Zendoiak sinatutako kronika ere.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoan Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Iñigo Manzisidor Mantxi, Jokin Uranga, Jon Martin oiartzuarra eta Amaia Agirre aritu ziren kantuan Hernaniko Galarreta pilotalekuan.
Saio hori aztertzeko Laxaro Azkune Sudupe kazetari eta bertsozale azpeitiarra izango du lagun Jon Artano Izetak aste honetan Hitzetik Hortzera saioan, igandean 22:30ean, ETB1ean (bezperatik eitb nahieran-en).
Azkuneri eman dio Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Ilunbeko final handian GPuntuko irabazleari txapela janzteko ohorea eta horren inguruan ere jardungo dira. Arreta handiena ordea Galarretan, erremontearen tenpluan, gertatutakoari eskainiko diote: oholtzan gertatutakoa eta oholtzatik kanpo gertatutakoa ere erakutsiko du; bertsoaldi onenak eta kartzelako tentsio uneak, baita Nikolas Zendoiak sinatutako kronika ere.


