Gazte Afaria antolatu dute etzirako gazte independentistek
Arratsaldean poteo berezia egingo dute, eta 21:00etan afaltzen hasiko dira Landare elkartean Urtero moduan, eta dagoeneko hogeita bigarrenez, herriko gazte independentistek Gazte Afaria antolatu dute etzi gauerako. Aurtengoa zertxobait berezia izango d...
Arratsaldean poteo berezia egingo dute, eta 21:00etan afaltzen hasiko dira Landare elkartean
Urtero moduan, eta dagoeneko hogeita bigarrenez, herriko gazte independentistek Gazte Afaria antolatu dute etzi gauerako. Aurtengoa zertxobait berezia izango da, urte eta erdiko hausnarketaren ostean martxan jarritako prozesuaren erdi-erdian kokatzen baita, antolatzaileek gogorarazi dutenez.
Hala, prozesu horren helburua argia dela adierazi dute: «Gazteak gehien kezkatzen dituzten arlo eta eremu desberdinetan aktibatzea, independentzia eta sozialismoaren aldeko gazte olatua eraikitzeko».
Egun horretarako, poteoa eta afaria antolatu dute. 18:00etan elkartuko dira Txikin, eta 21:00etan Landare elkartean.
Sarrerak ohiko tokietan egongo dira salgai. Gazte guztiak animatu dituzte parte hartzera.

