Gaur zortzira arte eman daiteke izena ‘Gabonak Kirol’ ekimenean
8 eta 13 urte bitarteko haurrentzako da; Kultura Sailean eta Bekoerrotan eman daiteke izena. Gabonak Kirol ekimena jarri du abian Lezoko Udalak, abenduaren 26rik urtarrilaren 5era arte. Udaleku horietan izena emateko epea, baina, hilaren 15ean bukatuko...
8 eta 13 urte bitarteko haurrentzako da; Kultura Sailean eta Bekoerrotan eman daiteke izena.
Gabonak Kirol ekimena jarri du abian Lezoko Udalak, abenduaren 26rik urtarrilaren 5era arte. Udaleku horietan izena emateko epea, baina, hilaren 15ean bukatuko da.
8 eta 13 urte bitarteko haurrek parte hartu dezakete kirola ardatz duten udaleku horietan. Bi txandatan egingo dute: hilaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 5era. Lehenengo asteko prezioa 40 eurokoa da Lezon erroldatutakoentzat eta 60 erroldatu gabe daudenentzat. Bigarren astekoa, berriz, 32 euro eta 40 dira.
Izena emateko Kultura Saileko bulegotik pasatu daitezke interesa dutenek, goizetan. Bekoerrota kiroldegitik ere pasatu daitezke, kasu horretan goizez eta arratsaldez. Izen emate orriarekin batera, ordainagiria eramatea derrigorrezkoa da. Kutxaren kontu korronte honetan egin daiteke ordainketa: 2101 0052 27 0012918959.
Ordainagiriarekin batera Osakidetzaren txartelaren kopia bat ere aurkeztu beharko dute gurasoek.

